Maiatzaz geroztik, astelehenetik ostiralera, egunero, bina partida jokatu dituzte Gurutzeagan, Txokoko Pilota Txapelketan. Bihar, hain justu, final handia eta hirugarren eta laugarren postuak zehaztuko dituen norgehiagoka jokatuko dituzte, txapelketari amaiera emanez. 18:30etik aurrera ikusi ahal izango dira partidak, Gurutzeaga pilotalekuan.
Aurtengoan, Adonisek eta Anerrek Xabat eta Mattin izango dituzte aurrez aurre final handian. Hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituen lehian, berriz, Julenek eta Jonek Mikelen eta Kixkurraren aurka neurtuko dituzte indarrak.