Altxorraren bila jolasa antolatu dute etzirako Zestoan

Intza Trula 2024ko uztailaren 2a

Altxorraren bila jolasa antolatu dute ostegunerako Zestoan. (Pixabay)

Udaleku irekietako haurrek, helduek eta egoitzetako erabiltzaileek parte hartuko dute, eta gainerako herritar guztiak deitu dituzte beraiekin jolastera. 10:30ean jarri dute elkartzeko hitzordua, Zestoako San Joan egoitzan.

Altxorraren bila intergenerazionala egingo dute etzi, osteguna, Zestoan. Udaleku irekietako haurrek, helduek eta egoitzetako erabiltzaileek jolastuko dute, baina interesa duen herritar oro dago gonbidatuta jardueran parte hartzera. Hori hala, ostegunean, 10:30ean, Zestoako San Joan egoitzako plazan elkartuko dira.

Jarduera Zestoako Zaintza Sareak antolatu du, eta parte hartze intergenerazionala bultzatzea da helburua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide