Uztapide plazan dagoen haurren jolastokiko zati batean lanak egiten hasi dira, eta aste honetan zehar lurra kendu eta hormigoia botatzea aurreikusten dute. Lan horiek amaitzen dituztenean, aurrekontu parte hartzaileetan onartutako proiektuari helduko dio Zestoako Udalak, eta jolas berriz hornituko dute parkea.