Janus Lester taldeak ekainaren 23an eskaini behar zuen kontzertua bertan behera utzi behar izan zuten eguraldi txarragatik, eta udalak jakinarazi du data berria: ostiral honetan, hilaren 5ean, igoko da oholtzara Janus Lester, hain zuzen. 17:30ean izango da emanaldia, Zestoako San Juan egoitzan.
Ostiraleko emanaldia Ertzetara Kultur Ekintzak egitasmo berriaren lehen hitzordua izango da.