Lasao, Endoia eta Etorra inguruko baserritarrekin batzarra deitu du Zestoako Udalak asteazkenerako. Bigarren batzarra izango da, apirilean egin baitzuten lehenengoa Akoa, Aizarna eta Txiriboga inguruetako baserritarrekin. Hori hala, etzi, asteazkena, 18:00etan hasiko da saioa, Lasaoko Herri Etxean.
Honako gaiak izango dituzte hizpide bertan:
- Lursailen digitalizazioa.
- Baserri bideen konponketak.
- Silo bola plastikoen bilketa.
- Tokiko elikaduraren sustapena.
- Basoak eta lursailak.
- Komunikazio kanalak baserritarrekin.