Uztailean goizez bakarrik emango du zerbitzua auzoetara joan-etorrian ibiltzen den autobusak

Aitziber Arzallus 2024ko ekainaren 30a

Auzoetara joan-etorrian ibiltzen den autobusa. (Zestoako Udala)

Bihartik hasita eta hilabete guztian, goizetan bakarrik emango du zerbitzua Zestoa eta Aizarna eta Zestoa eta Arroagoia lotzen dituen autobus zerbitzuak. Abuztuan, berriz, ez du zerbitzurik emango.

Bihartik aurrera zerbitzu murritzagoa eskainiko du Zestoako erdigunea Aizarnarekin eta Arroagoiarekin lotzen duen autobusak. Hain zuzen ere, uztailean, goizez bakarrik emango du zerbitzua, eta abuztuan, ez du zerbitzurik emango.

Uztailean, Zestoatik Aizarnara 08:30ean joango da, Aizarnatik Zestoara 08:45ean, Zestoatik Arroagoira 09:00etan, eta Arroagoitik Zestoara 09:10ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide