Jon, Jaione eta seme alabak taldeak kantaldia eskainiko du gaur arratsaldean Iraetako frontoian. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta doakoa izango da. Jaione Olazabal kantari aresoarrak (Nafarroa), haren senar Jon Gurrutxaga urrestildarrak eta haien lau-seme alabek Zuri kantari diskoa kaleratu zuten iaz, eta besteak beste, lan horretan bildutako kantak eskainiko dituzte gaur arratsaldean Iraetan.