Bertan behera utzi dute Zestoa-Urepele egitasmoaren barruko biharko ibilaldia

Aitziber Arzallus 2024ko ekainaren 28a

Goizueta-Labaien ibilbidea osatu zuten herritarrak. (Zestoako Udala)

Dena ondo bidean, uztailaren 20an egingo dute bihar egitekoak ziren ibilaldia. Dena dela, informazio zehatzagoa aurrerago jakinaraztekotan gelditu dira antolatzaileak.

Zestoa eta Urepele arteko ibilbidearen Labaien-Artesiaga zatia egitekoak ziren bihar, baina eguraldi txarra iragarrita dagoela eta, plana bertan behar uztea erabaki dute antolatzaileek. Dena ondo bidean, uztailaren 20an egingo dute 27 kilometroko ibilaldi hori. Dena dela, informazio zehatzagoa aurrerago jakinaraztekotan gelditu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide