Zestoako Musika Bandak kontzertua emango du gaur iluntzean

Aitziber Arzallus 2024ko ekainaren 28a

Zestoako Musika Bandak iazko Santa Zezilia egunean eman zuen kontzertua. (Mailo Oiarzabal)

Hans Zimmer konposatzaile alemaniarrak sortutako soinu bandak joko dituzte saioan. 22:30ean hasiko da emanaldia eta kiroldegiko estalpean izango da.

Zestoako Musika Bandak emanaldi berria prestatu du, eta hori herritarrei erakusteko kontzertua emango du gaur iluntzean. Kepa Martinez de Albeniz zuzendariaren gidaritzapean, Hans Zimmer konposatzaile alemaniarrak hainbat film entzutetsutarako sortutako piezak joko dituzte zuzenean.

Hain zuzen ere, zazpi filmetako soinu bandak joko dituzte, eta honakoak dira film horiek: The Da Vinci Code, Pearl Harvour, Prince of Egypt, The Last Samurai, The Lion King, Music from Gladiator eta Pirates of Caribbean. Emanaldia kiroldegiko estalpean izango da, 22:30ean hasita.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide