'Kontua eta zikina' helduentzako ipuin kontaketa saioa egingo dute etzi Zestoan

Intza Trula 2024ko eka. 18a, 12:00

Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria. (Noaua)

Ixabel Agirresarobek eskainiko du saioa, Zestoako AEK euskaltegiak antolatuta. 18:30ean jarri dute hitzordua, Alonderon.

Kontua eta zikina izenburupean helduentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Ixabel Agirresarobek etzi, osteguna, Zestoan. Zestoako AEK euskaltegiak antolatu du saioa, 18:30ean, Alonderon.

Zera dio Kontua eta zikina emanaldiaren sinopsiak: "Ahozko tradiziotik jasotako istorio eta gertaera zelebre eta aldarte onekoak dira. Gure burua behin baino gehiagotan irudikatuko dugu aipatutako istorio hauetan. Jakin nahi al dituzu zeintzuk diren istorio hauek?"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide