Gurrutxaga eta Goikoetxea VI.a eta Jabalera eta Juanenea nagusitu dira Zestoako pilotalekuan

Intza Trula 2024ko eka. 15a, 12:15

Gurrutxaga eta Goikoetxea IV. atzoko partidan. (Danbolin)

Erremontari Herriz Herri txapelketako norgehiagokak jokatu zituzten atzo arratsaldean Zestoako pilotalekuan. Gurrutxagak eta Goikoetxea VI.ak osatutako bikoak Susperregik eta Aiestaran VI.ak osatutakoa hartu zuen mendean; Jabalerak eta Juaneneak, berriz, Segurolari eta Azpirozi irabazi zieten.

Erremontari Herriz Herri txapelketako bi partidaz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean Zestoako pilotalekuan. 19:00etatik hasita, bi partida jokatu zituzten han, erremonte zale mordoaren animopean.

Lehenengo partidan, Gurrutxaga aizarnazabaldarra eta Goikoetxea VI.a zestoarra aritu ziren Susperregiren eta Aiestaran VI.aren aurka. Lehenengo bikotearentzat izan zen garaipena, partida 2 eta 1 (10-15, 15-12, 8-6) amaitu ostean.

Bigarren partidan, Segurola aizarnazabaldarrak eta Azpirozek Jabaleraren eta Juanenearen aurka jardun zuten nor baino nor. 1-2 (15-11, 13-15, 7-8) amaitu zen zen partida, Jabaleraren eta Juanenearen alde.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide