Zestoako Gazte Asanbladak futbito txapelketa antolatzeko batzar irekia deitu du astelehenerako, ekainaren 3rako. Zestoako Gaztetxean egingo dute bilera, 18:30ean. Asanbladak jakitera eman duenez, jokatu nahi izanez gero beharrezkoa izango da taldekide bat asteleheneko bilerara joatea.
Antolatzaileek esan dutenez, talde bakoitzak, gutxienez, bost lagunez osatuak izan beharko dute.