Doako bi spinning saio antolatu ditu Zestoako Udalak

Intza Trula 2024ko maiatzaren 27a

Zestoako kiroldegia. (Danbolin)

Asteazkenean eta ostegunean izango dira saioak, eta parte hartzeko ez da aurretik izena eman behar.

Doako bi spinning saio antolatu ditu Zestoako Udalak aste honetarako: asteazkenean 17:30ean eta ostegunean 09:30ean izango dira saioak, eta parte hartzeko ez da aurretik izena eman behar. Udalak jakinarazi duenez, plazak mugatuak izango dira eta, beraz, lekuak bete arte egongo da parte hartzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide