Aizarnazabaldik Zestoara ibilaldia egingo dute etzi

Intza Trula 2024ko maiatzaren 27a

Zestoa Osasuntsu programako ibilaldi luzeko irudia. (Zestoako Udala)

Zestoa Osasuntsu programaren barruan antolatu dute ibilaldia. 09:20ean jarri dute hitzordua, Zestoako kiroldegiaren aurrean.

Zestoa Osasuntsu programaren barruan Aizarnazabaldik Zestoara irteera luzea antolatu dute asteazkenerako. Ohikoa den moduan Zestoako kiroldegiaren aurrean elkartuko dira parte hartzaileak, 09:20ean, eta ondoren autobus geltokira joango dira, Aizarnazabalera doan autobusa hartzeko. 

Guztira zazpi kilometro inguru egingo dituzte oinez, eta indarrak berreskuratzeko hamaiketakoaz gozatuko dute amaieran. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide