Naroa Agirre omendu dute Emakumeen Udaberriko Txapelketako Bertso Pilota saioaren aurretik

Aitziber Arzallus 2024ko mai. 26a, 09:00

Agirre arroarraren eta Oihana Orbegozo azpeitiarraren Eguzkiloreak taldeak bi partidak galdu zituen Mitxoletak taldearen kontra, lau t'erdikoan 18-13 eta binakakoan 22-10 galduta.

Zestoako kiroldegiko pilolekuaren berrinaugurazio ekitaldien barruan, Emakumeen Udaberriko Txapelketako Bertso Pilota saioa izan zen atzo arratsaldean, Ados Pilotak antolatuta. Aurrena, Abantzu Zestoako pilota eskolako gaztetxoek pare bat partida jokatu zituzten, eta horren ostean, klubak omenaldia egin zion Naroa Agirre herritarrari. Oroigarria eta txapela jaso zituen Agirrek klubeko bi kideren eskutik eta aurreskua ere egin zioten.

Ondoren, bertso pilota saioari ekin zioten. Eguzkiloreak eta Mitxoletak takdeak jardun ziren nor baino nor. Eguzkiloreak taldean Agirre, Oihana Orbegozo azpeitiarra eta Andrea Aldaregia pilotariak; eta Mitxoletak taldean, Iera Iturriaga Maite Ruiz de Larramendi eta Ane Mendiburu. Pilotariek Nerea Elustondo eta Uxue Fernandez bertsolariak izan zituen botilero.

Lau t'erdian, Agirre eta Ruiz de Larramendi lehiatu ziren eta Ruiz de Larramendirentzat izan zen partida 18-13 garaituta; binakakoan, berriz, Iturriagak eta Mendiburuk 22-10 irabazi zieten Aldaregaiari eta Orbegozori.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide