Energia jasangarrien aldeko eskulanen erakusketa ondu dute Aizarnako eta Arroabeko ikasleek

Intza Trula 2024ko maiatzaren 24a

Aizarnako eta Arroabeko ikasleek egindako energia jasangarrien aldeko eskulanen erakusketa. (Zestoako Udala)

Eskolako Agenda 2030 programaren barruan egin dute erakusketa. Arroabeko ikastetxean gaur izango da bilduma bisitatzeko azken eguna; Aizarnako Herri Etxean maiatzaren 27tik 31ra egongo da ikusgai. 

Zestoako Eskolako Agenda 2030 programaren barruan energia jasangarrien aldeko eskulanen erakusketa ondu dute Aizarnako eta Arroabeko lehen hezkuntzako ikasleek. Eskola Agenda 2030 programaren barruan, Zestoaren kasuan, azken bi urteotan energia eskuragarria eta ez kutsatzailea ari dira lantzen. Hala, erakusketa ikusteko azken eguna izango da gaur Arroabean; Aizarnako Herri Etxean, berriz, maiatzaren 27tik 31ra bisitatu ahal izango da.

Halaber, aurtengo egitarauarekin amaitzeko, ekainaren 6an udal foroa egingo da udaletxean, eta ikasleek ikasturte honetan egindako lana azalduko diete alkateari eta zinegotziei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide