Martxan da Txokoko Pilota Txapelketa

Mailo Oiarzabal 2024ko maiatzaren 22a

Txokoko Pilota Txapelketaren lehen jardunaldia, atzo, Gurutzeagan. (Oier Arregi)

Hamabost bikotek eman dute izena eta hiru taldetan banatuta lehiatuko dira sailkapen fasean. Atzo jokatu zuten lehen jardunaldia eta ekainaren 14a arte astelehenetik ostiralera egunero bina partida jokatuko dituzte Gurutzeaga pilotalekuan.

Udaberriro bezala, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan ikusminik ez da faltako datozen asteetan, han jokatuko baitituzte aurten ere atzo bertan martxan jarri zen Txokoko Pilota Txapelketaren partidak. Hain zuzen ere, ekainaren 14a arte, astelehenetik ostiralera egunero bina partida jokatuko dituzte; egunaren arabera, 18:00etan, 18:30ean edo 19:00etan hasiko dituzte jardunaldiak.

Hamabost bikotek eman dute izena aurten Zestoako txapelketa herrikoi horretan, eta hiru taldetan banatuta lehiatuko dira horiek sailkapen fasean. Hauek dira Txokoko txapelketan lehiatuko diren bikoteak, multzoka banatuta:

  • A multzoan:
    • Irure-Liam
    • Oier-Pablo
    • Txapeitarrak
    • Miranda-Julen
    • Mutio-Lopetegi
  • B multzoan:
    • Jon-Aritz
    • Aiert-Unai
    • Mikel-Kix
    • Aitzol-Jantxi
    • Xabat-Mattin
  • C multzoan:
    • Liher-Telle
    • Aritz-Joritz
    • Arantzetarrak
    • Xela-Josu
    • Adonis-Aner

Atzo, lehen jardunaldian, B eta C multzotako bikoteek jokatu zuten: Mikelek eta Kixek 30-13 irabazi zieten Aierti eta Unairi, eta Adonisek eta Anerrek 30-11 gainditu zituzten Aritz eta Joritz.

Ondoko loturan ikus daiteke lehen fasearen egutegi osoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide