Pirinioetan arroilak jaisteko irteera antolatu du Agirok ekaineko bigarren astebururako

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 22a, 14:33

Guarako arroila bat. (CaƱones de Guara)

Ekainaren 7tik 9ra, Guara (Aragoi, Espainia) inguruetan ibiliko dira zestoarrak. Irteeran parte hartu nahi dutenek ekainaren 2rako eman beharko dute izena.

Pirinioetan arroilak jaisteko irteera antolatu du Zestoako Agiro mendi klubak ekaineko bigarren astebururako. Ekainaren 7tik 9ra, Guara (Aragoi, Espainia) inguruetan ibiliko dira zestoarrak, eta irteeran parte hartu nahi dutenek ekainaren 2rako eman beharko dute izena.

Prezioa ez dute zehaztu antolatzaileek, "egiten diren arroilen arabera" izango da bakoitzak ordaindu beharreko kopurua. Izena emateko, berriz, 665 71 52 48 telefono zenbakira (Aratz) deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide