Hamabi upategik hartuko dute parte Zestoako IX. Ardo Dastaketan

Intza Trula 2024ko mai. 22a, 10:45

Iazko Ardo Dastaketaren irudia. (Mailo Oiarzabal)

Larunbatean, hilaren 25ean, ospatuko dute Zestoako IX. Ardo Dastaketa, Laiak dendak antolatuta. 12:30etik 14:30era bitartean gustu guztietarako ardoa eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute herrian.

Jan-edanerako hitzordu aparta izango dute larunbatean Zestoan, Laiak dendak antolatutako IX. Ardo Dastaketan. Hamabi upategik hartuko dute parte aurtengo edizioan: Aimarez, Guzman Aldazabal, Monteabellón, Rioja Bordon, B. Mazuela, Finca Tobelos, Zudugarai, Ramirez de la Piscina, Aitaren, Garcia Olano, Ondarre eta Finca Lastarmosa upategiek jarriko dituzte postuak. 12:30etik 14:30era bitartean izango da, kiroldegiko aterpean.

Halaber, ardoari laguntzeko askotariko pintxoak prestatuko dituzte Marduko, Maisorreko, Basatxerriko eta Aizpeolako produktuekin, eta, gainera, Ustekabe txarangak musikaz alaituko du giroa. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide