Kontaidazu ipuin bat egitasmoaren 2023-2024 ikasturteko azken saioa gaur egingo dute Zestoako Udal Liburutegian. Aurrekoak bezala, 17:30ean hasiko da gaurko hitzordua ere. HH3tik LH1 bitarteko haurrei zuzendutako saioa izango da eta Naiara Bereziartuak egingo ditu kontalari lanak.