Udako festak antolatzeko bigarren bilera deitu dute biharko Zestoan

Intza Trula 2024ko maiatzaren 21a

Iazko amabirjinetako herri bazkaria. (Aitziber Arzallus)

Herrian udan garaian ospatuko dituzten festak eta gainerako jarduerak antolatzeko elkartuko dira 19:00etan, Alonderon. Udalak bilerara joatearen garrantzia azpimarratu du, bertan proposatutako gaiek "erabateko lehentasuna" izango baitute. .

Uda garaian Zestoan ospatuko dituzten festak eta bestelako jarduerak antolatzen jarraitzeko bigarren bilera egingo dute bihar, 19:00etan, Alonderon. Zestoako Udalak, beste behin, bilerara joatearen garrantzia azpimarratu du, herritarrek bertan proposatzen dituzten gaiek "erabateko lehentasuna" izango dutelako egitaraua prestatzerakoan.

Besteak beste, honako gaiak izango dituzte hizpide biharko bileran:

  • Udan zer Zestoan?
  • Uda amaierako kontzertuak.
  • Adinekoen eguna.
  • Festetako egunak errepasatu.
  • Txupinazoa nork botako duen aztertu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide