Jai giroa izan da nagusi asteburuan Arroabean

Ane Olaizola 2024ko maiatzaren 19a

Ostiralean eta atzo sanisidroak ospatu zituzten Arroabean, eta giro ederra nagusitu da festek iraun duten bi egunetan. Egun betea izan zuten atzo, umeentzako zein helduentzako ekintzekin. 

Sanisidroak ospatu dituzte asteburuan Arroabean, eta giro ederra nagusitu da festek iraun duten bi egunetan. Ostiralean hasi zituzten jaiak, mus txapelketarekin, eta atzo, beste hainbat ospakizun izan zituzten auzotarrek: hain zuzen, umeentzako eta gurasoentzako herri kirol saioak prestatu zituen jai batzordeak arratsaldean, eta ondoren, buruhandiekin jolasean ibiltzeko parada izan zuten haurrek. Ohi bezala, kantu poteoan aritu ziren iluntzean, eta herri afarirako elkartu ziren gero Zentroan. Gauean, berriz, Zirkin DJarekin musika doinuz eta dantzaz eman zien amaiera festei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide