Giro ederra Aizarnan, Pazko Jaietan

Ane Olaizola 2024ko maiatzaren 19a

Pazko Jaiak ospatu zituzten atzo Aizarnan, eta ohiko moduan, artisau postuak, umeentzako jolasak eta jan-edana izan ziren nagusi. 

Egun osoko egitarauarekin ospatu zituzten aizarnarrek eta Aizarnaza betaratu zirenek atzo Pazko Jaiak, eta ohiko moduan, giro ederra nagusitu zen goizetik iluntzera bitartean. Urtero legez, artisauen postuak jarri zituzten goizean plazan, eta haurrentzako ekintzak nahiz jolasak ere egin zituzten goizean eta arratsaldean. 

Eguerdi partean, berriz, trikitilariek girotu zuten auzoa, eta txekorra eta sagardoa dastatzeko aukera ere izan zuten han elkartu zirenek. Era berean, Berrerabilitako materialekin sorkuntza erakusketa  zabalik izan zen Anbuko zelaian.

(Argazkiak: Ane Aranburu)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide