Palestinako bandera Zestoako udaletxean, Nakba egunean

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 15a, 18:29

Ikurrina eta Palestinako bandera Zestoako udaletxeko balkoian, gaur. (Zestoako Udala)

"Herrien arteko elkartasuna" goratu eta genozidioaren aurkako mezua zabaldu du udalak gaur.

Nakba eguna (hondamena, arabieraz) da gaur, Israelgo Estatuaren sorreraren urteurrenaren egunean duela 78 urte ehundaka mila palestinarren exodoa gogora ekartzen duen eguna. Aurten, Israel Gazan eragiten ari den sarraskiaren erdian dator Nakba, eta gaurko egunez hainbat tokitan areagotu egingo dira Palestinarekiko elkartasuna eta Israelekiko protesta adierazteko mobilizazioak.

Zestoako Udalak ere bat egin du Nakbarekin, eta Palestinako bandera atera du udaletxeko balkoira, ikurrinarekin batera. Palestinako Birzeit herriarekin senidetuta dago Zestoa, eta honako mezua zabaldu du udalak, udaletxeko balkoi nagusian jarritako banderen argazkiarekin batera: "Palestinar Herriaren borroka eguna. Zestoa eta Birzeit, Euskal Herria eta Palestina. Gora herrien arteko elkartasuna. Genozidiorik ez!".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide