Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute etzi Zestoan

Intza Trula 2024ko maiatzaren 14a

Artxiboko irudian tomateak.

Aholkularitza zerbitzua eskainiko du Furgobaratzak joaten diren guztientzat, eta horrez gainera, tomateen inguruko tailerra ere egingo dute. 18:00etan jarri dute hitzordua, Zestoako baratze parkean.

Furgobaratza zerbitzua izango da etzi, osteguna, Zestoako baratze parkean, Kimubat taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatuta. Alde batetik, Furgobaratzak baratzeei lotutako aholkularitza zerbitzua eskainiko du han, eta, bestetik, tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontutan eduki beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak... 18:00etatik 19:30era bitartean izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide