Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan indarra lantzeko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute bihar arratsaldean. Izan ere, Zestoa Osasuntsu programak, besteak beste, adinekoen ariketa fisikoa bultzatzea du helburu. Alonderon izango da indarra lantzeko saioa, 18:00etatik 19:00etara bitartean.