Zestoako 2024ko aurrekontu parte hartzaileen prozesuaren barruan, bozketa faseko emaitzak ezagutarazteko bilera egingo dute bihar, 19:00etan, udaletxean. 60.000 euro zertarako erabili erabakitzeko prozesuan 35 proposamen egin zituzten herritarrek otsailean, eta horietatik hamabost dira bozketa fasera igaro zirenak. Hala, herritarrek maiatzaren 5era arte izan zuten bigarren fasera iritsi ziren proiektu horien artean boza emateko.
Honakoak dira herritarrek bozka zitzaketen proiektuak eta bakoitzaren balorazio ekonomikoa:
- Aizarna: Txakurrentzako kaka lekua: 3.908,30€
- Aizarna: Aizarnako frontoia ixteko lanei jarraipena eman: 8.018,98€
- Aizarna: Suteetarako mahuka erosi: 1.563,45€
- Arroabea: Arroabeko pilotalekuari atea jarri, neguko hotzetik babesteko: 12.227,98€
- Herrigunea: Iraeta eta Zestoa arteko bide berdeko tuneletan lurzoruan hormigoia jarri: 14.995,17€
- Herrigunea: Lau Iturriren eta Bainuetxeko geltokiaren artean dagoen argiteria hobetu: 14.913,25€
- Herrigunea: Laranjadi plaza txukundu: 14.746,70€
- Herrigunea: Hutsik edo egoera txarrean dauden loreontzietan landareak jarri: 6.413,00€
- Herrigunea: Zine foruma Euskaraz antolatzeko eta bestelako emanaldietarako proiektore finko bat eta pantaila handiago bat jarri Kultur Etxean: 4.295,50€
- Herrigunea: Uztapide plazako haur parkearen eraberritzearen bigarren fasea garatu, haurrek jolasteko elementu gehiago jarrita: 13.918,17€
- Herrigunea: Herri bideak garbitu: 5.263,50€
- Herrigunea: Bi erraldoi erosi: 13.310,00€
- Iraeta: Iraetako frontoia itxi: 13.487,62€
- Iraeta: Iraetako kale argiztapena hobetu: 12.157,11€
- Iraeta: Iraetako Kultur Etxera igotzeko atea ipini eta altzariak erosi: 6.134,10€