Izena eman daiteke jada Txokoko Pilota Txapelketan

Intza Trula 2024ko apirilaren 25a

Iazko Txokoko Pilota Txapelketako finaleko irudia. (Ihintza Elustondo)

Maiatzaren 20an, astelehenez, hasiko dute aurtengo lehia. Parte hartu nahi duten bikoteek izena emateko aukera izango dute maiatzaren 12ra arte.

Beste urte batez Txokoko Pilota Txapelketa antolatu dute Zestoan, eta izena eman nahi duten bikoteek horretarako aukera izango dute maiatzaren 12ra bitarte, Koiote eta Portale tabernetan edota antolakuntzako kideren batekin harremanetan jarrita. Aurtengoan, maiatzaren 20an jokatuko dituzte txapelketako lehen neurketak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena emateko bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide