Zestoako kiroldegiko aterpe berria amaitu dute jada. Iazko maiatzean hasi zituen Zestoako Udalak kiroldegiaren aterpe zaharra kendu eta berria jartzeko obrak, eta noiz edo noiz zabaldu badute ere, azken hilabeteotan itxita egon da eremua. Behin lanak amaituta, gaur eguerdian zabaldu dute kiroldegiko aterpe berria.