Zestoako udalekuetan izena eman daiteke dagoeneko

Intza Trula 2024ko apirilaren 12a

Zestoako udalekuetako irudia. (Zestoako Udala)

Bi txanda izango dituzte Zestoako udalekuek: lehenengoa ekainaren 24an hasiko da, eta bigarrena uztailaren 8an. Udaleku irekietan, kirol udalekuetan edota Uda Gazte programan parte hartu nahi dutenek apirilaren 26ra bitarte dute izena emateko aukera.

Udako oporraldia lagunartean eta jolasean igaro nahi duten haurrek eta nerabeek dagoeneko zabalik dute Zestoako udalekuetan izena emateko epea. Udalak jakitera eman duenez, ekainaren 24tik uztailaren 5era egingo dute udalekuetako lehenengo txanda; bigarrena, berriz, uztailaren 8an hasi eta 19an amaituko da. Udaleku irekietan, kirol udalekuetan edota Uda Gazte programan eman ahal izango dute izena, apirilaren 26ra arte.

Hala, interesdunek beharrezko agiriak gazteria@zestoa.eus helbidera bidal ditzakete, edota Gaztelekura edota kiroldegira eraman. Udalekuen eta prezioen inguruko informazio gehiago behar dutenek lotura honetara jo dezakete. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide