Andoandik Goizuetara ibilaldia antolatu dute Zestoaren eta Urepeleren arteko senidetze proiektuaren barruan

Intza Trula 2024ko apirilaren 12a

Artxiboko irudian Andoain eta Goizueta arteko bidea.

Apirilaren 20an, larunbatean, egingo dute bi herrien arteko ibilbidea zehazten hasteko ibilaldia. 22 kilometro izango ditu gutxi gorabehera, eta izen ematea Zestoako kiroldegian egin daiteke, apirilaren 17ra arte.

Zestoa eta Urepele senidetzen dituen proiektuaren barruan Andoandik (Gipuzkoa) Goizuetara (Nafarroa) ibilaldia antolatu dute Zestoako Udalak eta Agiro mendi klubak elkarlanean, bi herrien arteko ibilbidea zehazten hasteko. Apirilaren 20an, larunbatez, egingo dute ibilaldia. Zestoa eta Urepele (Nafarroa Beherea) herriak iazko azaroan senidetu ziren; azaroaren 18an sinatu zuten senidetza akordioa Zestoan, eta azaroaren 27an egin zuten Urepelen (Nafarroa Beherea). Ibilaldia 22 kilometro ingurukoa izango da eta interesa dutenek Zestoako kiroldegian eman beharko dute izena apirilaren 17a baino lehen.

Behin Goizuetara iritsita, bertako jatetxe batean bazkalduko dute. Hala, ibilaldiaren egunean irteera 07:30ean izango da, gurutzean, eta itzulera 17:00etan egingo dute. Ibilaldira joan nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkaria aparte ordainduko da.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide