Hainbat ekintza antolatu dituzte Zestoako Gazte Asanbladaren 35. urteurrenaren harira

Intza Trula 2024ko api. 9a, 15:36

Zestoako Gaztetxea barrutik. (Utzitakoa)

Bihar Santa Kutz jaietako batzar irekia egingo dute, eta larunbatean bertsio gauaz gozatzeko aukera izango da Zestoako Gaztetxean. Apirilaren 27an, larunbatez, ospatuko dute Zestoako Gazte Asanbladaren 35. urteurrena.

Zestoako Gazte Asanbladak 35. urte bete ditu apirilean, eta urtemugarren harira askotariko ekintzak antolatu dituzte gaztetxean datozen asteetarako. Besteak beste, Santa Kutz jaiak antolatzeko batzar irekia deitu dute biharko, eta larunbatean bertsio gauak girotuko du gaztetxea. Asanbladaren 35. urteurrena, berriz, apirilaren 27an, larunbatez, ospatuko dute. Joan den astean Santa Kutz festetako auzolana eta umeen eguna egin zituzten.

Horrez gainera, urtemuga aitzaki hartuta, Rodeo taldeak eta gaztetxeak elkarlanean abestia kaleratu dute: Sugarra. Spotify plataforman dago entzungai abestia.

Hori horrela, honakoa da datozen asteetarako asanbladak prestatutako egitaraua: 

Apirilak 10, asteazkena: 

  • 19:00. Santa Kutz festak antolatzeko batzar irekia.

Apirilak 12, ostirala:

  • 21:30. Bertsio gaua Zestoako Gaztetxean.

Apirilak 17, asteazkena:

  • 17:00. Santa Kutz festetako auzolana. 

Apirilak 19, ostirala:

  • La Pulga eta Lagunak flamenko ikuskizuna.
  • Parrillada eta txotxa.
  • Edu Zardoya.

Apirilak 21, igandea:

  • 10:00-15:00. Artisau eta bigarren eskuko azoka.

Apirilak 24, asteazkena: 

  • 17:00. Santa Kutz festetako auzolana.

Apirilak 27, larunbata:

  • Zestoako Gazte Asanbladaren XXXV. urteurrenaren eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide