Azpeititik Zestoara ibilaldia egingo dute bihar Zestoa Osasuntsu programaren barruan

Intza Trula 2024ko apirilaren 9a

Zestoa Osasuntsu programaren barruan egindako ibilaldi bateko irudia. (Zestoako Udala)

Parte hartzaileak 08:50ean Zestoako kiroldegiaren aurrean elkartuko dira, Azpeitira doan autobusa hartzeko. 

Zestoa Osasuntsu programaren barruan ibilaldi luzea egingo dute bihar Azpeititik Zestoara. 08:50ean jarri dute hitzordua, Zestoako kiroldegiaren aurrean, eta ondoren, Azpeitira doan autobusa hartuko dute 09:00etan.

Guztira 8,5 kilometro egingo dituzte oinez, eta amaieran, hamaiketakoa egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide