Zestoako Musika Bandarekin hitzordua dute bihar herriko musikazaleek. Udaletxe azpian, kontzertu monografikoa eskainiko du Zestoako bandak, Jacob de Haan musikari herbeheretarraren piezekin osatuko baitu emanaldia. Konpositore ezaguna izateaz gain, zuzendaria eta musika ekoizlea ere bada De Haan.
20:00etan hasiko da biharko kontzertua, eta Kepa Martinez de Albeniz zuzendariaren aginduetara ariko da Zestoako Musika Banda.