Ostiralean amaituko da Zestoako Gaztelekuak Aste Santuko oporraldirako antolatu dituen ekintzetan izena emateko epea. Hain justu, Zestoako kaleetan orientazio jolasa eta Bizkaia Park Abenturara irteera antolatu dituzte, 3. zikloko eta DBHko ikasleentzako.
Hori horrela, orientazio jolasa apirilaren 4an, ostegunez, egingo dute, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Bizkaia Park Abenturara irteera, berriz, apirilaren 5ean izango da. 09:00etan jarri dute irteera ordua, eta 17:00 aldera itzuliko dira herrira. Izena emateko 688 68 40 29 telefonora idatzi behar da.