Zestoako Udalak joan den abenduaren 28ko udalbatzarrean aho batez onartu zuen Iñaki Azkune Mendiari (Zestoa, 1945) aitortza egitea, eta etzi, martxoaren 16an, gauzatuko dute erabaki hori.
Larunbatean, Zestoako Harria goraipamena emango diote Azkuneri, udaletxeko areto nagusian 12:00etan hasiko den aitortza ekitaldian. Besteak beste, euskalgintzan –Elhuyar Taldearen sortzaileetakoa da– zein Zestoako historiaren ikerketan eta zabalkundean –2020ko Zestoaren historia (2) da azken adibidea– lan eskerga egin du Azkunek, eta ibilbide oparo hori eskertzea eta aitortzea erabaki du bere jaioterriko udalak.
Ekitaldi irekia izango da etzikoa eta bertan parte hartzera gonbidatu ditu udalak herritarrak.