Zabaldu dute 2024ko Zestoako udaleku irekietan begirale eta koordinatzaile modura lan egiteko deialdia. Hain zuzen, aurten, Zestoako Udalak lau lan poltsa ireki ditu: udaleku irekietarako begiraleena, udaleku irekietako koordinatzaileena, kirol udalekuetarako eta Uda Gazte programarako kirol begiraleena, eta kirol udalekuen eta Uda Gazte programarako kirol koordinatzaileena. Interesdunek apirilaren 11ra bitarte izango dute izena emateko aukera.
Izena emateko jarraibideak eta bete beharreko orriak, eta lau deialdien oinarriak eta baldintzak honako lotura honetan daude eskuragarri.
Izena emateko honako aukerak daude:
- Zestoako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, Zestoa.eus webgunearen Tramiteak atalean.
- Zestoako Udalaren erregistroan (Foruen plaza 1, 20740, Zestoa). 08:00etatik 14:00etara egongo da zabalik bulegoa.
- Posta bidez. Kasu honetan, posta-bulegotik zein egunetan bidali den justifikatu beharko da eta, egun berean, korreo elektronikoz eskaintza bidali dela jakinarazi beharko da gazteria@zestoa.eus helbidean.
Oharra: Ez da posible eskaera korreo elektronikoz egitea.