Ibilbide motza egingo dute datorren asteazkenean Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan

Intza Trula 2024ko otsailaren 29a

Zestoa Osasuntsu programaren barruan egindako ibilaldi bateko irudia. (Utzitakoa)

10:15ean izango da irteera, kiroldegi aurretik. Bi kilometro inguru egingo dituzte guztira, eta gurpildun aulkiarekin egin daitekeen bidea izango da.

Zestoa Osasuntsu programaren barruan ibilbide motza antolatu dute datorren asteazkenean, martxoaren 6an, Zestoan. Gutxi gorabehera bi kilometro inguru egingo dituzte parte hartzaileek, eta gurpildun aulkian egiteko modukoa izango da bidea. 10:15ean jarri dute hitzordua, kiroldegian.

Halaber, San Juan ermitara iristean ariketa saioa egingo dute. Amaieran hamaiketakoa egingo dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide