Zestoatik Lasaora doan bidegorriaren zati bat itxita egongo da zenbait ordutan, mantentze lanak direla medio. Zehazki, bainuetxeko autobus geltokiaren eta Lasaoko Mallas lantegiaren artean ari dira egiten lanak. Gaurtik hasi eta asteazkenera bitartean 07:00etatik 15:00etara ezin izango da erabili bidea.