Palestinarekin elkartasunez kontzentrazioa egingo dute igandean Zestoan

Maialen Etxaniz 2024ko otsailaren 23a

Elkartasun Aktiboaren Astea aurkezteko prentsaurrekoa. (Gernika Palestina)

Genozidioa amaitu, Palestina askatu lelopean egingo dute elkarretaratzea, 13:00etan, plazan. 

Gernika-Palestina dinamikaren Elkartasun Aktiboaren Astearen barruan, Zestoatik elkartasunez, kontzentrazioa egingo dute igandean, otsailak 25, Palestinan gerra buka dadin eskatzeko. Genozidioa amaitu, Palestina askatu lelopean egingo dute protesta, 13:00etan hasita, herriko plazan. Zestoako Udalak bat egin du dialdiarekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide