Zuhaitz landaketa egingo dute larunbat honetan Andutz mendiaren magalean, Neberalde inguruan. Zestoako Udalak, Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe guraso elkarteak eta Mendaroko Udalak antolatu dute landaketa. Hori horrela, parte hartu nahi dutenek Itziarren dagoen Ayra Cardan enpresara gerturatu beharko dute larunbatean 09:00etan.
Behin lanak amaituta hamaiketakoa egingo dute Itziarko Bikain jatetxean.