Egañazpi. Ezink esan polita ez dela… liburua aurkeztuko du Gorka Erostarbek larunbat honetan Zestoako Kultur Etxean. 1920. urtean Aizarnan jaiotako Egañazpi trikitilariaren bizipenak ditu oinarri istorioak. Aurkezpena 12:00etan hasiko da.
Gorka Erostarbe liburuaren egileaz gain, saioan izango dira Mikel Arregi alkatea, Itsaso Elizagoien Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko ordezakaria eta Egañazpi familiako ordezkaria.