Bertso afaria egingo dute martxoaren 2an Gurutze jubilatuen tabernan, bertso eskolak eta Zestoako Udalak antolatuta, Jone Uria eta Andoni Egaña bertsolariekin. Bertaratu nahi dutenek txartelak eskuragarri dituzte dagoeneko tabernan bertan; otsailaren 28ra arte egongo dira salgai, 30 euroan.
Hala, 20:45ean elkartuko dira Gurutze jubilatuen tabernan. Bertso eskolako kideak izango dira gai jartzaile lanak egingo dituztenak.