Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu! lelo hartuta, Urola Erdiko Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko asanblada irekia deitu du biharko. 18:00etan izango da, Alonderon. Joan den hilean aurkeztu zuen Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko proposamen politikoa, eta hori oinarri hartuta egingo dute biharko saioa.