Zerbitzuz kanpo dago egun Alonderoko igogailua, joan den asteazkenean norbanako batek bertako kristalean eragindako kalteen ondorioz. Orona enpresak egingo ditu igogailuko konponketa lanak, baina udalak ez du zehaztu noiz egongo den berriz ere erabilgarri zerbitzua.
Horrelako ekintzak aspaldian "ugariak" direla salatu du Zestoako Udalak. "Aparteko kostu bat suposatzeaz gain, herritar ugarik jasan behar dituzte ondorioak". Hala, herriko elementuak "ondo" zaintzeko eta elkarbizitza "errespetuz" egiten jarraitzeko deia egin die udalak herritar guztiei.