Eskola txikiko parkea erabilgarri dagoela jakinarazi du Zestoako Udalak. Izan ere, azken hilabete inguruan itxita egon da jolas parkea, gertatutako sute txiki baten ondorioz. Orain, ordea, jolas berria jarrita eta ingurua txukunduta, berriz ere zabalik da parkea herritarrentzat.
Udalak azaldu duenez, eragindako sutearen konponketa lanek 9.249,24 euroko kostua izan dute.