XXI. mendeko adinekoen zaintza hobetzeko bidean izenburupean adinekoen zaintzaren inguruko hausnarketa saioa antolatu du Zahartzaroa Zainduz Zestoan elkarteak. Datorren astelehenean, otsailaren 12an izango da, 17:00etatik 18:30era Alonderon.
Farapi Kooperatibako kideek gidatuko dute saioa, eta partaidetza tekniketan duten esperientzia eta ezagutza jarriko dituzte praktikan. Etxeko helduen zaintza izango dute oinarri, "gaur egungo gizartean garrantzi handia duen gaia baita". Hori horrela, XXI. mendeko adinekoen zaintzarekin lotutako erronkei eta aukerei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko gune bat izango da, adinekoen eta beraiek zaintzen dituztenen bizi kalitatea hobetzeko moduak identifikatzeko helburuarekin.