Arroabean ere bihar ospatuko dituzte inauteriak

Maialen Etxaniz 2024ko otsailaren 8a

Arratsaldean askotariko ekintzak egingo dituzte. Kalejira egingo dute auzoan zehar, koreografia ere egingo dute eta arratsaldea borobiltzeko askaria izango da. 

Arroako Herri Eskolak antolatuta, bihar ospatuko dituzte inauteriak Arroabean. Gaztetxoei zuzenduta, 15:00etan hasita, kalejira egingo dute auzoan zehar. Ondoren, 15:30ean, dantzak eta herri kirolak egingo dituzte eskolan. Eguraldi txarra egitekotan, frontoian egingo dituzte. Egitaraua ixteko, askaria egingo dute han bertan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide