Zestoa Osasuntsu programak aurrera jarraitzen du, eta bihar, ibilbide motza antolatu dute herrian zehar. 10:15ean jarri dute hitzordua kiroldegian, eta gutxi gorabehera bi kilometro egingo dituzte oinez.
Hori horrela, kiroldegitik hasita, Alondero, Ekainberriko aparkalekua, trenbide zaharreko zubia eta Lau Iturri zeharkatuko dituzte, berriz ere irteerako lekura iristeko. Gurpildun aulkiarekin egin daiteke ibilbidea.
Behin itzulia eginda, hamaiketakoa egingo dute parte hartzaileek.