Zestoa Osasuntsu programaren barruan GorbELA bideo dokumentala ikusteko aukera izango da bihar Alonderon. Adela –Alboko Esklerosi Amiotrofikoari lotutako Elkarteen Federazioak– sortu du ikus-entzunezkoa. Horrez gainera, Uxue Elorriagak ELA gaixotasunaren inguruan hitz egingo du biharko hitzorduan. 18:00etatik 19:00etara bitartean izango dira, Alonderon.
ELA gaixotasuna gertutik ezagutzeko eta ikusarazteko sortu dute ikus-entzunezkoa. "Kirola erronkei aurre egiteko eta elkarrekin saretzen laguntzeko tresna dela frogatzen duen dokumentala da GorbELA". Uxue Elorriagak, aldiz, ELA gaixotasuna duen senidea du, eta haren istorioaz hitz egingo du bihar jendaurrean.